Bueno, aspaldi ia enola ezer idazten baño gaurko hontan idazten seitzea pentsau det jaja nere estantzie Irlanda alde hontan earki dijo, laun onak billau dittut (juerga botatzekore bai), klasetan gustoa nau, piskanaka pixkanaka inglesakin soltatzen da geroz ta gauza gehio ikasten ta etxene earki, famili earra tokau zait. Oaingoz enaiz Dublindio ateare ein, baten batek lana daukela besten bestek…baño jai hontan Glendalough aldea jungo gea, aber zmzkoa dan, argazkik ta ikusi ditteu ta olitte emateo asike aber…jaja ta olaxe. Argazkin nere mutiko gaztena txakurrekin ateatzea.Ta olaxe…beste baten segikoet idazten muxux

Halloween!!

Halloween!!


Aupa!!!
Bueno astelehen hontan Halloween gaue ospau deu. Astelehenen izan zan. Ingleseko liburutan beti zeon gai bat Halloween izena zona ta bai kalabazak ta ola marrazten giñuzten da…baño aurten bizi izan det benetan Halloween. Asteburun Dubliñen atea gea parrandan ta ia jende asko ta asko disfrazauta, baño ez bildurrezko gauzataz bakarrik, gauza normaletaze disfrazatzen die hemen, etxekoandrai galdetu nion aber eantzat karnabalak bezela zan ta esan ziten baietz.

Astelehenen ez gendun klaseik ta ezer euki, ta atsaldeko 6terditan geau giñen launek ba arpegie pintau ta kalealdea juteko pote batzuk hartzea. 5:30k aldea umek hasi zien etxeta etortzen goxoki eske, ni kalealdea nijonen auzo guztie umez betata…politt politte izan zan oi. Ta gu ba batzuk sorgiñez, deabruz, viuda negraz…jantzi ta kalea jungiñen, baño goiz goiz danok etxea hurrengo eunen danok lana gendukelako. ta aste hau ba beti bezelaxe djo, umek aste hau oporretan dare ta eakin jolastu ta olaxe…

Aber asteburun kanpoaldea juten gean…

P.D. Argazkin Naparra ta ni astelehenen.

Gaxi Dublin esploratzen

Gaxi Dublin esploratzen


Aupa, eunon!!
bueno gaurko hontan nere bigarren astea nola jundan jakitteko idaztet. Klasetan hasi naiz aste hontan, dauneako 2 aste ta zerbait nijo hemen. Klasen oso jende gutxi gea, astelehenen 6 azaldu giñen ta atzo berriz 3. Kanaria bat dauke, Brasileña bat, mutil polako bat ta bi neska frantxes. Oaingoz ondo, ematen ai geanakin entretenittuta ta…gañea irakaslek hitzein arazi eitteigu asike…ai naiz ikasten.

Gañeatikon familikin ondo, aste hontan hasi naiz lan lanen…ze etxekoandrea lanen hasia ta ordun ba gauza danak nik eittea, azkeneako eune nekatuantxen bukatzen det baño bueno. jaja asteburun konpentsaukoet.

Ezautu non italianakin eonitzen atzo ta asteburun Dublin zentron ateatzeko asmoa daukiela gauen asike hor jungo gea Dublingo juergea esploratzea jajajaja ta olaxe…Dublin pixkanaka gehio ezautzen ai naizela ta earki.

muxu haundi bat ta hurrenarte!!!

P.D. Argazkiko toki hori da nere etxeko txoko faboritoa, atikoa da ta bi leio dauzke gañen da euzki o euri ein hor eoten naiz beida…jajajajaja

IRLANDAN

IRLANDAN


Epa!!!
Bueno, gaurko hontan Irlanda aldetik idaztet, astebete nijo bertan, urrin 11n aiau nitzen honea. Au pair bezela etorri naiz famili batea, oso gustoa nau familikin. 2 mutiko zaintzeittut, 7 urtekoa (Luke) eta 9 urtekoa (Sean). Ama ta aitte separauta dare ta amakin da mutikokin bizi naiz. Ama gaztea da, 37 urte ta oso erotuta dau, oso oso gustoa nau familikin.

Gezurre emateon arren, txakur bat daukie etxen ta enaiz ikatzen, Seguratik ia mentalizauta etorri nitzen txakurre zeon etxe batea netorrela ta…jaja jardiñen beakin jolasten da ibiltzen naiz asike.

Ta bueno besteipe, oso ondo nabillela ta jungo naiz idazten pixkanaka pixkanaka.

Muxuk danoiii!!!!

tximeletak

tximeletak

Denboraldi luze batez arrak izan diren tximeleta koloretsuak dabiltza nire barrenean. Negua luzea izan da beraientzat, ez da poztasunik egon eta ezin izan dute atera. Uda iritsi denean argitxo bat ikusten hasi dira eta pixkanaka pixkanaka beraien kolore politak soñean jantzi eta atera egin dira.

Atera ziren lehenengo eguna sumatu egin nuen. Kolore txuri beltzak zituzten, baina aurrera joan ahala gorriz, berdez, arroxez, urdinez… edozein kolorez jantzi ziren.

Bigarren aldian, tximeleta morea bihotzeraino heldu zen. Bihotza segundo batez geratu egin zen tximeleta polit hura ikusi zuen unean. Elkarri irri egin zioten eta tximeleta morea bere familiarengana itzuli zen bihotzari taupada lasaiak egiten utziz.

Ordu batzuk lo egin ondoren, bazkal ostean, egun euritsua izan arren, pinpilinpauxa denak aguna alaitzera atera ziren. Arratsalde polita izan zen azkenean. Gaua iritsitakoan, hauek lo egin aurretik, beraien lagun diren gaueko tximeletei deitu zieten. Denak soñean zuten beraien jantzi zuria, gauen iluntasunean distira egiteko. Zu gero eta gertuago, tximeletak gero eta dantza gehiago. Zure hitz bat, tximeleta bat bihotzera! Itsasoaren soinuaz beraiek eta ni gustura. Ezin izan zuten nire berdina ikusi, baina bai nire berdina sentitu.

Hirugarren aldi bat ere egon da. Bihotza taupada haundiak ematen ari zen, tximeletak lasai zeuden, baina taupadak etzien uzten lo egiten. Denak esnatu eta bihotzarengana Joan ziren ea zer gertatzen zen jakin nahian. Bihotza taupadaka urduri nengoelako zegoen. Bihotza gelditzea lortu nuen, baña tximeletak 2 orduz ezin izan nituen etxean sartu. Gustura zeuden, zeuden tokian, ni bezala. Ez genuen etxera Joan nahi.

Hurrengo eguna izan zen beraien berri izan nuen azkeneko aldia. Eguna luzea izan zen, goizean bixita egin zidaten txipilota urdinak eta berdeak. Gauerarte ez nuen ezer jakin beraietaz. Gau guztian gora eta behera ibili ziren denak, eguneko tximeletak, gaueko tximeletak… DENAK!!! Orain lo daudela ematen du, baina ea aurki lortzen dudan esnatzea!!