tximeletak

tximeletak

Denboraldi luze batez arrak izan diren tximeleta koloretsuak dabiltza nire barrenean. Negua luzea izan da beraientzat, ez da poztasunik egon eta ezin izan dute atera. Uda iritsi denean argitxo bat ikusten hasi dira eta pixkanaka pixkanaka beraien kolore politak soñean jantzi eta atera egin dira.

Atera ziren lehenengo eguna sumatu egin nuen. Kolore txuri beltzak zituzten, baina aurrera joan ahala gorriz, berdez, arroxez, urdinez… edozein kolorez jantzi ziren.

Bigarren aldian, tximeleta morea bihotzeraino heldu zen. Bihotza segundo batez geratu egin zen tximeleta polit hura ikusi zuen unean. Elkarri irri egin zioten eta tximeleta morea bere familiarengana itzuli zen bihotzari taupada lasaiak egiten utziz.

Ordu batzuk lo egin ondoren, bazkal ostean, egun euritsua izan arren, pinpilinpauxa denak aguna alaitzera atera ziren. Arratsalde polita izan zen azkenean. Gaua iritsitakoan, hauek lo egin aurretik, beraien lagun diren gaueko tximeletei deitu zieten. Denak soñean zuten beraien jantzi zuria, gauen iluntasunean distira egiteko. Zu gero eta gertuago, tximeletak gero eta dantza gehiago. Zure hitz bat, tximeleta bat bihotzera! Itsasoaren soinuaz beraiek eta ni gustura. Ezin izan zuten nire berdina ikusi, baina bai nire berdina sentitu.

Hirugarren aldi bat ere egon da. Bihotza taupada haundiak ematen ari zen, tximeletak lasai zeuden, baina taupadak etzien uzten lo egiten. Denak esnatu eta bihotzarengana Joan ziren ea zer gertatzen zen jakin nahian. Bihotza taupadaka urduri nengoelako zegoen. Bihotza gelditzea lortu nuen, baña tximeletak 2 orduz ezin izan nituen etxean sartu. Gustura zeuden, zeuden tokian, ni bezala. Ez genuen etxera Joan nahi.

Hurrengo eguna izan zen beraien berri izan nuen azkeneko aldia. Eguna luzea izan zen, goizean bixita egin zidaten txipilota urdinak eta berdeak. Gauerarte ez nuen ezer jakin beraietaz. Gau guztian gora eta behera ibili ziren denak, eguneko tximeletak, gaueko tximeletak… DENAK!!! Orain lo daudela ematen du, baina ea aurki lortzen dudan esnatzea!!

Erantzun bat »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s